AZKEN 10 SARRERAK

2010/08/07

TROUMOUSEKO ZIRKOARI BIRA, 2010/07/24

Neguko denboraldia bukatutzat eman ondoren, neguko proiektuen zerrenda gorde eta udan edo elurrik ez dagoenerako proiektuen zerrenda atera nuen. Mendizale askori pasatzen zaigun bezela zerrenda hau oso luzea da eta urtetik urtera geroz eta gehiago luzatzen joaten da. Honegatik udaren hasierarako lana zein proiektu bete eta nola antolatuko genituen pentsatu genuen. Honetarako leku bat proposatu genuen honen inguruko proiektu gehienak bete ahal izateko: Gavarnie.

Gavarnien beteko genuen lehenengo proiektua Uztailak 24ean Troumouseko zirkoari bira ematea izango zen. Honetarako Ostirala eta larunbatetarako Grange de Holle aterpean lekua hartu genuen. Aterpe hau zoragarria da eta janariak izugarriak dira, gainera, datu garrantzitsua, ur berodun dutxak ere baditu. Asteburu honetako abenturatxorako Josu, Leku, Iker eta lauok apuntatu ginen.

Erreportaia hasi baino lehen eskerrak eman beharra dizkiot igertu-ri, berea baita erreferentziatzat eraman genuen track-a.

Uztailak 23, ostirala, kotxean Gavarnie aldera.


Grange de Holle aterpean eman ziguten logelan.


SARRERA

Troumouseko zirkoa hainbat mendik osatzen dute, horien artean bost hirumilako: Heid (3022 metro), Troumouse (3089 metro), Sierra Morena (3093 metro), Pequeña Munia (3099 metro) eta La Munia (3134 metro) denetan garaiena eta historiaz betea.

La Munia mendiaren izenaren jatorria ez dago oso argi, baina dirudienez Aragoiko artzainek jarri zioten jatorri latinoko munio hitzak "gotorleku" esan nahi du eta. Mendi honen lehen igoera "dokumentatua" 1864garren urtekoa da eta igoera honetan Paget Chapelle ehiztariak Packe eraman zuen gailurreraino. Bigarren aldia 1869 urtean Russell eta Chapellek lortu zuten Deux Soeurs-etik gora zuzen abiatuz. Troumouse menditik La Muniara kresterioa egin zuten lehenengoak Chapelle eta Lequeutre izan ziren.

GURE BIDEA

Gure asmoa Troumouse zirkoa dominatzen duten hirumilako guztiak igotzearena zen, hirumilako hauei Petit Pic Blanc (2957 metro) gehituz.

Troumouseko zirkoa bi norantzatan egin daiteke: La Muniatik Heid mendira edo alderantziz: Lehenengo aukera hartuz gero 60 metroetako soka bat eramatea komenigarria da Sierra Morenatik Troumouse mendira pasatzeko 30 metroetako rapel bat jarria dago eta. Bigarren aukera hartuz gero Sierra Morenaren igoera rapela jarria dagoen paretatik gora egiten da (III-ko pausu bat, beste guztia II), mendizale batzuek soka eramaten ez dutelarik.

Guk nahiz eta bigarren aukera hartu, soka eraman genuen, ez baigenekien harkaitzaren egoera nolakoa izango zen (bustia egongo ote zenaren beldurra genuen).

Troumouseko zirkora ailegatzeko Gavarnie herria baino 25 kilometro lehenago dagoen Gèdre herria zeharkatu behar da Gavarnieko norantzan. Herria pasa eta kilometro eskas batera ezkerrera Troumouseko zirkora joateko hartu behar den bidegurutzea dago. Errepide hau bukaera arte hartu behar da bertan Parking txiki bat dagoelarik. Goizeko zortzietatik aurrera 4 eurotako peaje bat ordaindu behar da zirkora igo ahal izateko.

ERAMANDAKO MATERIALA

70 metroetako soka bat (8,5 mm-takoa), bi Alien (gorria eta berdea) eta Link Cam txiki bat (gorria), lau zinta, hiru express zinta, kaskoa, arnesa eta bilera jartzeko materiala (segurtasun mosketoilak, reverso-a, etab).

DESKRIBAPENA

Troumouse zirkoko aparkalekua, goizeko 7:00ak, 2100 m.. Traste guztiak eta janaria denon artean banatu ondoren, motxilak bizkarreratu eta Parking-etik abiatu ginen ederki markatu eta zapalduriko bide batetik Des Aires etxolaruntz.

Ardiden mendiak aparkalekutik


Trasteak prestatzen. Atzean Troumouseko zirkoa osatzen duten mendiak ikusi daitezke.


Irteera argazkia. Nahiz eta Uztailaren amaieran izan hotz egiten zuen (5 Cº).


Bidea oso ongi dago seinalizatua. Aurrean ezkerreko bidegurutzea hartu genuen.


Ezkerraldera hartu genuen bidegurutzean.


Atzera begirada. Kotxea non utzi dugun ikusi daiteke.


Bidea paraje paregabe batean doa.


Isladak...


Bidean zehar ur dexente topatu genuen, aurten elurrak dexente iraun duen seinale


Leku Des Aires etxola dagoen zelaira ailegatzen


Hodei itsasoa?


Des Aires etxola dagoen zelaian.


Des Aires etxolara ailegatzeko gaudela ezkerrera utzi behar da zelaian gora doan bide bat hartuz. Bide honek Tuc de l'Escaurède mendia eskuinetik inguratzen du Col de la Sederuntz.

Des Aires etxolara ailegatzen.


Des Aires etxola ezkerrera utziko dugu...


...zelaiatik gora abiatzeko...


...Tuc de l'Escaurède inguratuz (argazkian ez da ageri)...


Tuc de l'Escaurède inguratzearekin batera Col de la Sederuntz igotzen den malda ikusiko dugu bere osotasunean. Malda ez da oso luzea baina gogorra egiten da, honegatik xuabe-xuabe igo ginen.

Col de la Sede-ra doan maldaren hasieran.


Vignemalek egunon esaten digu...


...baita Monte Perdidoak ere.


Aupa mutilek!!!!


Malda honetan ez genuen kontu handirik esan, aurpegietan ikusten den bezela.


Baina gauza guztiekin gertatzen den bezela, malda honek ere bere amaiera dauka eta amaierarekin batera eguzkiaren izpiak gogotsu jaso genituen.


Col de la Sede, goizeko 9:00ak, 2651 m.. Tragoxka bat ur, barrita bat jan eta pixkat deskantsatu ondoren, Gerbats mendia iparraldetik zeharkatzen duen pasabidera abiatu ginen.

Col de la Sede-n


Hemendik parajeak izugarriak dira...


Orain bai, tertulin abiatu aurretik.


Col de la Sede-a atzean utzita malda bat hasten da gozo-gozo. Momentu batean hito handi bat eskuinera uzten da. Hito honek markatzen du eskuinera hartu behar den pasabidea.

Hito "handia"


Pasabidearen hasiera markatzen duten bi hitoak


Gerbats mendia iparraldetik pasatzen duen pasabide hau izugarria da, oso espektakularra. Hasiera batean bidexka hestu bat da, kontuz ibili beharrekoa, baina gero bidexka hau zabaltzen joaten da bertikalitatea ere galtzen delarik.

Pasabidearen hasieran


Josu eta Leku puntu berean...


...eta Iker aurreraxeago


Bapatean Iker: "Ostia puta, joder!!!!", "Zer?" esan zion Josuk. "bastoiaaaa!!!!!!" Atzera begiratu eta bastoia pixkanaka inbutu batetik behera salto txiki emanda nola zihoan ikusi genuen. Gure, eta batez ere, Ikerren zorterako, bastoia geunden lekutik 20-30 metroetara gelditu zen, eta motxila bidean utzita Iker pixkanaka bastoia zegoen lekura destrepatzen hasi zen kontu handiz.

Iker bastoia dagoen lekura jaisten.


Uffff!!!!!!! Lortu det!!!!!


Broma dirudi, baina erorketa handia izan daiteke


"Ezusteko" honen ondoren berriro martxan jarri ginen. Gezurra badirudi ere, leku batzuetan izotza ere topatu genuen. Bidea hitoz josia dago, baina ongi jarriak daude galtzeko arriskurik ez dagoelarik.

Vignemale eta hito baten itzala.


Bidea pixkanaka zabaltzen joaten da...


...harrikara bat bihurtzen delarik


Azken maldaren hasieran..


Barroude lepora ailegatzen...


Barroude lepoan


Barroude lepora ateratzerakoan dagoeneko bukaerarte utziko ez dugun krestaren gainean jartzen gara, hasiera batean zorrotza delarik.

Krestaren lehen metro zorrotzetan


...Anaia lehen metro hauek pasa ondoren, atzean Gerbats mendia.


Barroude zirkoruntz panoa


Aurretik duguna, lehenik Petik Pic Blanc eta atzean Heid mendia. Bidea argi ikusi daiteke.


Petit Pic Blanc, goizeko 10:25ak, 2957 m.. Mendi honetara inongo zailtasunik gabeko bide batetik ailegatu ginen. Ez ginen deskantsatzera gelditu ere egin, Heid mendira ailegatu nahi genuen eta.

Iker eta Leku Petit Pic Blanc mendiaren gailurrean


Heid eta Petit Pic Blanc mendien arteko zatian.


Heid mendia, goizeko 10:50ak, 3022 m.. Ia lau ordu ibili ondoren, lehenengo hirumilakora ailegatu ginen. Bertara ailegatu, ikurrina atera eta gailur argazkia atera ondoren berriro deskantsuan aritu eta zerbait jan eta edan genuen.

Heid mendia, 3033 metro


"Zemuz goaz denboraz?" anaiak, "oso ondo", nik.


Aurretik duguna, Troumouse, Sierra Morena, Pequeña Munia eta La Munia mendiak.


Barroude zirkora aldera panoa.


Midi Bigorre, Josuk eta Ikerrek ongi ezagutzen duten mendia (uste dut ezagutzen zuten bakarra zela, je, je, je, je...)


Heid eta Troumouse mendien arteko arista zatiak ez dauka misterio handirik, nahiz eta kontu ibiltzeko puntu bat baduen. Gerora Lekuk esan zuen leku hau izan zela kresterio osoan tentsiorik handiena pasa zuen lekua.

Troumouse mendiruntz kresteatzen.


Barroude aterpe eta lakuak.


Leku bideaz gozatzen, batzuetan beheruntz...


...bestetan goruntz..


...eta bestetan tentsio momentuak biziz. Puntu hau izan zen Lekuk tentsio handiena bizi zuen lekua...


...Ikerren irrifarrerako.


Josu Troumouse mendiaruntz, atzean Sierra Morena mendia ikusi daiteke.


Sierra Morenaren pareta famatua... Ea noiz ailegatzen garen bere magalera.


Troumouse mendia, goizeko 10:35ak, 3089 m.. Mendi honen gailurrak denori Balaitusen gailurra gogorazi gintuen tontorrean dagoen piramidea dela eta. Egia esan ez ginen denbora luzean egon gailurrean Sierra Morenara igotzeko irrikaz geunden eta, honegatik, gailur argazkia atera eta "ziztu bizian" abiatu ginen.

Troumouse mendia, 3089 metro.


Troumouse menditik Sierra Morenara doan zatiak ere ez dauka inongo misteriorik eta oinez egite da lasai-lasai.

Iker Tromouse menditik behera.


Troumouse eta Sierra Morena mendien arteko lepora ailegatzen


Azkenean!!!!!! Puntu honetara ailegatzeko aste osoa ametsetan izan nintzen.


Soka atera edo ez atera eztabaidatzen aritu ginen, baina azkenean ateratzea erabaki genuen alperrik ez paseatzeagatik. Honela material guztia atera eta arnesean zintzilik jarri ondoren nire burua proposatu nuen pareta lehena igotzeko.

Materiala prestatzen.


Sierra Morena igotzeko paretak bi zati dauzka: lehenengo 8-10 metroak III bezela daude katalogatuak. Paretaren ezkerretik hartu behar da errepisa txiki batera ateratzeko. Errepisatxo honetan eskuinera joanez, pitzadura txiki batetik igo behar da zailtasunak bukatuz. Puntu honen amaieran iltze bat dago arkaitzean sartua.

Lehen errepisatxoan. Bidea Josuren burua dagoen lekutik hasten da.


Badaezpada errepisaren gainetik dagoen pitzaduran Alien gorri bat jarri nuen. Gero iltzea ikusiko nuen.


"Hau da hau...."


Paretaren bigarren zatia II bezela dago katalogatua, baina ez dauka inongo zailtasunik bilera jartzen den lekuraino, helduleku onak eta anitzak ditu eta. Bilera errepisa eroso batean dagoen iltze batean jartzen da, pareta bukatzen denetik 10 metro ingurura.

Iker II gradua duen zatian


Josu eta ni bileran. Josuk pareta osoa sokarik gabe igo zuen.


Anaia bilerara ailegatzen.


Monte Perdidoa bileratik


Bilera jartzen den iltzea


Bilerara laurok ailegatu ginenean, ur pixkat edan, soka jaso eta gailurreruntz abiatu ginen, anaia, Josu eta hiruok bileratik gora doan pitzadura batetik gora eta Leku pitzadura honetatik eskuinera, beharbada errezagoa.

Trasteak jasotzen


Iker bileratik gora doan pitzadurara hurbiltzen.


Josu pitzaduraren barnean...


...eta irteeran..


Orain Ikerren txanda...


...azken zatira hurbiltzen...


...eta zailtasunak amaituta, atzean Troumouse mendia.


Eta amaitzeko Lekuren txanda. Hain errez ikusi zuen begiak estalita eramatea erabaki zuela, je, je, je, je...


Sierra Morena mendiaren pareta. Urdinez, guk eginiko bidea eta gorriz Lekuk eginikoa. Bi iltzeen lekua eta III bezela graduatutako tartea ere jarri ditut.


Sierra Morena, eguerdiko 12:20ak, 3093 m.. Momentu honetan Lekuk "ofizialki" Ordiziako zapi urdina atera eta tanborradaren doinuak abestu genituen 12:00tan herriko festei hasiera ematen dien txupinazoa izan baitzen. Gainera aurten gure adiskide Pedro Garciak eman zion festen hasierari. Aupa Pedro!!!!!!

Sierra Morenaren gailurrean, 3093 metro.


Troumouse mendia Sierra Morenaren gailurretik


Sierra Morenatik Pequeña Munia-ra doan bidea gozo-gozoa da nahiz eta harrikara baten gainetik joan eta di-da batean egiten da.

Pequeña Munia-ra doan zatia Sierra Morenatik


Pequeña Muniara ailegatzen


Sierra Morenatik eginiko bide zatia.


Pequeña Munia, arratsaldeko 12:50ak, 3099 m.. Gure gaurko laugarren hirumilakoa. Ez genuen denbora luzea pasa gailurrena La Munia-ra igotzeko gogokin geunden eta merezitako atsedena hartu eta txorixo ogitartekoa jateko.

Pequeña Munia, 3099 metro.


Pequeña Muniatik La Munia-ra doan zatiak ere ez dauka inongo misteriorik eta uste baino lehenago ailegatu ginen.

La Munia-rako azken metroetan


La Munia, arratsaldeko 13:00ak, 3134 m.. Azkenean!!!!!! sei ordu ibili ondoren gure azken gailurra lortu dugu!!!!! Gure zoriontasuna mugagabea zen eta pazientzia handia hartu genuen gailurrean ordu erdi baino gehiago izan ginelarik ongi jaten eta ongi deskantsatzen. Ia-ia siestatxoa egin zuenik ere izan zen.

La Munia, 3134 metro.


"Bazkaria" prestatzen


Monte Perdido "eta konpainia" La Munia-tik...


...eta Vignemale eta "bere koadrila"...


...eta han azpian gelditzen da gure kotxea. Uffff!!!!! hau da pereza orain horreraino joatea.


Ederki jan eta edan ondoren 14:05etan berriro ere martxan hasi ginen. La Muniatik Tromouse aparkalekurako bidea hitoz markatua dago eta hito hauek La Munia leporuntz eramaten gaituzte pixkanaka. Lepo honetara ailegatu baino lehen "katuaren pausua" deiturikoa pasa behar da. Pausu hau II+ bezela dago graduatua. Hala ere soka finko bat dauka jarria jaitsieran laguntzeko. Okerrena, soka motza dela eta pausu erdian utzi behar da azken zatia destrepatzeko. Pausuak ez dauka aparteko misteriorik, baina kontuz ibili beharrekoa da.

La Muniatik jaisten


Bidea etengabe aristatik gertu doa, noizik eta behin eskuak jarri behar direlarik.


Beste pausu batean


La Muniaren leporuntz begirada, pixkanaka bideak bere norantzan garamatza.


Josu jaitsieraz "gozatzen", atzean gaur eginiko kresta ikusi daiteke.


"katuaren pausua"-ren aurreko destrepea jaitsi ondoren.


"Hiru mosketeroak" destrepe berean.


"Katuaren pausua"ren sarreran. Jarritako soka finkoa ikusi daiteke.


"Katuaren pausua"tik behera


Leku zoriontsu


Argazki honetan "Katuaren pausu" osoa ikusi daiteke.


Azkenik, anaia pausu beretik behera.


"Katuaren pausua" pasa ondoren hitoek La Munia leporuntz eramaten jarraitzen dute, baina pixkanaka ipar aurpegiruntz doazen hitoak jarraitu beharra ditugu lepora ailegatu gabe. Hemen hasi ziren gure lehenengo buru-hausteak pisugatik kranpoi nahiz pioletik ez genituen ekarri eta, bide erdian elurtegi handi bat topatu baikenuen.

"Katuaren pausua" pasa ondoren.


Josu hitoei jarraika.


Elurtegira hurbiltzen.


"Zemuz dao elurre?" galdetu nion Josuri. "Ba, ez dago oso gogorra, errez pasako deu" esan zidan lehen pausuak ematearekin batera. Honela, mantxo-mantxo elurtegia gurutzatzen hasi ginen.

Elurtegiaren hasieran.


Atzera begirada. Elurtegia ikusi daiteke.


Elurtegian pasatako "tentsioaren" ondoren irrifarrak.


Elurtegia pasa eta lasaitu ondoren, La Muniaren jaitsierak duen bigarren pausu "famatura" ailegatu ginen, "Le Passet" alegia, II gradua duen 10 metro inguruko destrepe bat. Pausu honek harri konpaktua dauka eta zeta bat eginez kontuz baina ongi jaitsi daiteke. Dena den, parabolt bat dago jarria rapelatu ahal izateko.

"Le Passet" pausuan rapelatzeko dagoen parabolta.


Pausuaren lehen metroetan


Pausua azpitik ikusita eta jaisteko egin genuen ibilbidea.


Eta pausu hau pasa ondoren? Ba harriak eta harriak eta destrepeak non nahi kranpoi nahiz pioleta ez eramateagatik pasako genuen bigarren estualdira ailegatu ginen arte: Ipar bidea hasten den zeharkako korredorea.

Josu arkaitzetatik behera.


Beste destrepe bat...


Leku "Deus Soeurs" (bi ahizpak) non dauden adierazten.


Azken elurtegiaren aurreko destrepean.


"Eta orain zer?" galdetu nuen. "Bueno, ba al deuna elurra zapaldu gabe jaitsiko deu eta gero ba ikusiko deu ze egin" esan zidan Josuk. "Nik uste det errez jaitsiko deula" esan zuen Lekuk. Honela hasieran diagonal hau bere ezker aldetik jaisten hasi ginen rimaya itxi zen arte. Orduan diagonalaren eskuin aldera pasa ginen beste 5-10 metro egiteko. Orduan Leku aurretik pasa zen eta azken 15-20 metroak poliki-poliki eta tentsio handiz bata bestearen atzetik egin genituen korridorearen amaierara ailegatu arte.

Korredorea bere ezkerretik jaisten.


Hemendik rimaya itxi arte jaitsi ginen...


Beraino genuen elur malda. Hemendik behera Lekuk aurrea hartu zuen.


Jaitsiera kontu handiz egin genuen...


...nahiz eta Ikerrek jaitsierarekin gozatu.


Korredorearen amaiera.


Behin korridorea jaitsi ondoren bidea oso argia da aparkalekura arte. Dagoeneko oinak oso nekatuta genituen eta harrikara guztiak bukatu ondoren zelaia berriro ere zapaltzea eskertu genuen, azkenik berriro ere bederatzi ordu ibili ondoren ibilbidearen hasierara ailegatu ginelarik.

Korridorearen ondoren, berriro ere bidea eta harriak.


Atzera begirada.


Azkenean zelaia!!! Bagenuen gogoa zerbait biguna zapaltzeko.


Abiapuntura ailegatzen.


Lortu deu!!!! Hau da gogoa genuena botak kentzeko.


Eginiko profila




4 iruzkin:

  1. XAPO SMI!
    izugarria erreportaia eta ibilbidea ere politta!
    uztaila erdian Doktora eta biok MIR igo genun eta gero nik Posets espadasetik, hori ere izugarri politta! ea eoten gean!
    eskumiñak etxen!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker artista!!!!!
    Anaiek datorren astean Posets aldera ere joateko asmoa dauke.
    Muxu bat bioi.

    ErantzunEzabatu
  3. Blog interesgarria. Muniako irteera oso ondo egina. Ondo segi.

    ErantzunEzabatu
  4. Milesker iK, pozten naiz gustuko izatea. Zu ere ondo izan.

    ErantzunEzabatu