AZKEN 10 SARRERAK

2012/02/26

IRAULE (1505 m) NARDASAKONETIK, ORRATZAREN KANALA 2012/02/25

Aurtengo azken elurtetik hamar egun pasa eta astean zehar zerua osarbi eta giroa hotz izan ondoren, Aizkorriko kanalen egoera primerakoa topatuko genuenaren esperantzarekin Leku, Iker eta hiruok larunbaterako gelditu ginen. Oraingo honetan, eta astebete lehenago izandako esperientziarekin, ordubete lehenango gelditu ginen (7:00etan) elurraren gogortasuna ahalik eta gehien aprobetsatu asmoz. Josuren dei bat jaso ondoren, gaixo zegoela eta ez zela gurekin etorriko esan zidan. Dena den, bere anaia Asier eta honen laguna Aitor gurekin etorriko zirela komentatu zidan.

Zegamako apeaderora bi kotxetan ailegatu ondoren, Asier eta Aitorrek beraien trasteak Ikerren kotxean sartu eta pistan gora abiatu ginen. Kotxearekin ahalik eta goiena igo ondoren (aurten oraindik ez gara bordaraino ailegatu), goizeko 8:00etan trasteak prestatzen hasi ginen.

Zein kanal egin zen gure zalantza, baina Ikerrek eta nik ezik besteek Irauleko orratzaren kanala egin gabe zutenez, kanal honetara joatea adostu genuen. Gainera niri ere duela hamabost egun Josu eta Bixkikin izandako esperientzia txarragatik mesede egingo zidan kanal hau errepikatzea. Kanal honen nondik norakoak hemen idatziak ditudanez, argazkiak bakarrik komentatutko ditut.

Goizeko 8:15ak. Trasteak prestatzen.


Traste guztiak prestatu ondoren, 8:25etan martxan hasi ginen.


Normalean kotxea uzten dugun Itzubiaga borda atzean utzi ondoren, kotxetik abiatu eta hamar minutu ingurura pista uzten den puntura iritsi ginen. Pista uzteko erreferentzi bezela hartzen dugun arkaitza ikusi daiteke Asierren aurrean.


Arkaitza pasa ondoren (eskuinean ikusi daiteke).


Behin pinudia atzean utzi ondoren dagoen pagadian Nardasakonen sarreraren bila. Zati honetan elurra biguna topatu genuen, baina joan den asteko baino askoz hobea.


Gure mendia adar artean erdi izkuturik.


Berrogei minutu ibili ondoren, Nardasakonen oinera iritsi ginen.


Nardasakonen lehen metroetan.


Kanalaren erdian sartu baino, bere eskuinetik (igotzeko norantzan) doan kanaltxo hestutik gora jo genuen.


Gure gaurko helburua, gorriz jarraitutako bidea eta bertako zailtasunak. Urdinez, bilera jarrita dagoen lekura ailegatzeko bide errazago bat.


Igoeraren momentu batean nahi eta nahi ez pago artean doan kanal hestua utzi behar da Nardasakonera sartzeko.


Leku kanal hestua utzi genuen lekuan.


Hemen maldako gora jotzen du, eta aurrean doanak ederki sentitzen zuen, alde ederra atzean jartzen zenean. Momentu honetan Aitor ari da bidea irekitzen.


Dagoeneko Nardasakon zabaltzen den tokira ailegatzen.


Besteak atzetik egindako arrastoaren gainetik gustora.


Argazki honetan guk jarraitutako bidea (gorriz), bilerara ailegatzeko dagoen bide erraza (urdinez), Nardasakonen irteera normala eta eskuinean gelditzen den beste kanal zabal eta erraz bat markatu ditut.


Atzera begirada, Txindoki eta Aralar hodeien gainetik.


Iker eta Aitor zabalunean.


Gure atzetik etorri zirenentzat arrastoak ederki markatu genituen.


Malda tentetzen hasten den tokira ailegatu baino lehen kranpoiak, kaskoa,, pioletak eta arnesak jartzeko denbora hartu genuen...


...baita atseden hartzeko denbora ere.


Behin traste guztiak jantzi eta indarrak bereskuratu ondoren, 9:50tan goranzko bidea hartu genuen.


Aitor, Leku eta Iker atzetik.


Benetazko erresalteetara iritsi baino lehen beste erresalte txikiago batzuk pasako ditugu. Aitor lehenengo erresaltetxo batean...


...eta bertatik irteten.


Pixkanaka orratzaruntz hurbiltzen.


Iker bigarren erresalte batetik irteten.


Asier orratzaren kanalera eramango gaituen leku zailenean. Puntu honetan bi erresalte tente eta kontuz ibiltzeko zeharkaldi bat dago. Erresalteetan ez genuen ez elurrik ez izotzik topatu, dena den, piolet eta kranpoiak ederki sartzen ziren lokatzean.


Iker zatirik zailenaren aurretik dagoen azken erresaltetxo batera iristen.


Asier zeharkaldian, ni lehenengo erresalteari emateko zai eta Aitor pixkanaka ailegatzen.


Asier bigarrengo eresalteari ematen eta ni zeharkaldira iristen.


Zeharkaldia amaitu ondoren, bigarren erresalteari emateko prest.


Atzean Aitor lehen errsaltean.


Iker lehen erresalte tentera eramango duen azken erresaltetxoa gainditzen.


Asier bilgunea dagoen lekuan zailtasun guztiak amaituta.


Behin bilgunea dagoen lekuan bi irteera topatuko ditugu:

Irteera zuzena, iltze batzuk dituena babes gisa (argazkian markatuta).


Eta ohiko irteera.


Iker bigarren erresaltetik ateratzen.


Aitorrek guantekin arazoak izan eta eskuak izoztu egin zitzaizkion, lehen erresaltean ez atzera ez aurrera geldituz. Hau ikusita, Asierrek soka atera eta bilgunea muntatuta dagoela aprobetsatuz soka bota eta Aitor aseguratu zuen.

Leku bilera dagoen lekura ailegatzen behin Aitorri soka bota ondoren.


Iker badaezpada Aitor nola igotzen zen zain gelditu zen.


Bitartean Lekuk leku falta dela eta gorako bidea hartu zuen.


Kanalaren bigarrengo zatiaren amaieran...


...eta bigarren zatia amaitu ondoren.


Iker, Asier eta hiruok bilera dagoen tokian.


Aitor bilgunera iristen. Guante berri eta lehorrrak jarri zituenean berpiztu egin zen.


Bitartean Ikerrek kanalaren bigarren zatia betetzeari ekin zion.


Bigarren zatiaren erdialdean...


...eta amaieran.


Leku eta Iker bigarren zatia amaiturik eta gu hiruok ongi geundela ikusita, azken zatiari egurra eman zioten.

Iker hirugarren zatiaren hasieran...


...Oinentzat lekua bilatzen...


...eta azken zati honen irteera hestuan.


Bitartean, Asier eta biok soka jasotzen genuen bitartean, Aitorrek bigarren zatia igotzen hasi zen.


Aitor hirugarren eta azken zatian sartuta...


...eta kanalatik ateratzen.


Asier irteera zuzena zemuzkoa den ikusi ondoren bigarren zatiaren hasieran. Atzean Aketegi mendia ikusi daiteke, Gipuzkoako mendirik altuena.


Denbora osoan alde batera eta bestera begira igo zen beste irteera posible batzuen bila.


Bigarren zatiaren amaierara ailegatzen.


Bigarren zatia amaitu eta ia gelditu gabe hirugarrenari ekin zion.


Pioleta non sartzeko leku baten bila...


...irteerara hurbiltzen...


...eta irteeran.


Leku, Asier eta Aitor kanalaren irteeran nire zai. Atzean Aizkorri ikusi daiteke.


Ni kanalaren irteeraren zatirik hestuenean...


...eta irteeran. Goizeko 10:45tan laurak kanalatik atera ginen.


Bideo honetan Asier eta bion irteera ikusi daiteke. Grabazioa eta Juanan Larrañagaren imitazioa Lekurenak dira.


Iker eta Leku igoera ospatzen.


Asier kanalaren irteera zuzenaren irteera nolakoa den inbestigatzen, etorkizuneko proiektua.


Bi mendizale Aketegitik behera.


Kanalaren irteeran eguzkitan lasai egon, zerbait jan eta edan eta atseden hartu ondoren, 11:10etan beherako bidea hartu genuen. Argazkian Nardasakonen irteera normala non dagoen markatu dut.


Berriro ere Nardasakonera jaisten.


Nardasakonek duen zailtasun bakarrean.


Ikerrek ederki disfrutatu zuen.


Zuzen jaitsi beharrean, ezkerretik (jaisteko norantzan) jaitsi ginen Nardasakonen irteeraren azpian zegoen kornisa ekidin nahian.


Behin "arriskua" atzean utzita, kanalean sartu ginen. Argazkian bilera jarrita dagoen lekura iristeko dagoen bide errazagoa nondik doan markatu dut.


Irauleri azken begirada.


Berriro ere pagoen artean doan kanal hestuan...


...eta honen azken metroetan.


Traste guztiak berriro motxilan sartu eta beherako bideari ekin genio. Pinudian sartu bezain pronto berriro ere dena lainotu zen...


... baina behe lainoak eskeini ditzazken momentu majiko batzuekin gozatzeko aukera izan genuen...


...momentu hauek basoa erabat aldatzen dute...


...misterioz estaltzen dituztelarik.



2 iruzkin:

  1. Gozatu zenutela ikusten da... Beno, ni sagardotegian nengoen.. ezin da dena lortu..;)

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa artista!!! Nire emazteak esaten duen bezela "dena ezin da", sagardotegia eta mendia ez dira oso bateragarriak. Dena den, gorputzean hainbat sagardo litro dagoenean mendi asko igotzen da, edo behintzat mendiko "batallitak" kontatzen dira.

    ErantzunEzabatu