AZKEN 10 SARRERAK

2012/03/14

AKETEGI ERPINA, NARDAGAIZTOTIK, "MAT" irteera 2012/03/10

Aizkorrin elurra oraindik dugula aprobetsatuz, eta astean zehar eginiko bero-hotzaren (goiz eta gauetan hotz eta egunean zehar bero) eraginez, elurraren kalitatea dexente hobetua izango zenaren esperantzarekin Leku, Iker, Josu, Asier eta bostok Nardagaiztori saiakeratxo bat emateko gelditu ginen.

Hasiera batean gure asmoa Aketegi Erpinera zuzenean ateratzen den kanal bat igotzea zen, baina geroago konturatuko ginen hortik igotzeko nahiko teknika edo/eta indarrik ez genuela, edota egun hau ez zela gure egunik onena izango.

Nardagaiztoren nondik norakoak hemen azalduta ditudanez, Nardagaizto utzi artekoak gainetik komentatuko ditut.

IBILBIDEA

Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "MAT" irteeraren izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala erabili ahal izateko. Irteera bere izen propioa izan dezake (ez dugu inon topatu). Gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

Aketegi Erpinera doan kanal zuzena begiak jota genuen aspalditik, baina aurten izandako elur kalitate eskasa dela eta oraindik hurbildu gabe geunden. Azkenean ezin izan genuen kanal honetatik gora igo eta hartutako bide alternatiboak ederki asetu zuen gure kanal gosea.

Jarraitutako bidea.


DESKRIBAPENA

Goizeko zazpiretan gelditu ondoren, aurten lehen aldiz Itzubiagako bordara iritsi ginen.

Egunsentia Aizkorrin, kanalek oraindik elurrik badute.


Goizeko 8:15ak, abiatzeko prest.


Kotxea uzten dugun pinudia inguratzen. Argazkia Lekuk atera du.


Ordu laurden eskas ibili ondoren, Zegamako maratoiak jarraitzen duen bidea utzi genuen eta Nardagaiztoren lehen erresaltearen bila maldan gora hasi ginen.


Maratoiaren bidea utzi ondorengo lehen metroetan. Argazkia Lekuk atera du.


Ikusten denez, malda ez da makala. Argazkia Lekuk atera du.


8:45. Nardagaiztoren lehen erresaltera iritsi ginen. Asier eta biok erresaltearen egoera nolakoa zen ikustera joan ginen eta ikusi ondoren, erresaltearen eskuinetik (orain arte beti egin dugun bezela) igotzea erabaki genuen. Argazkia Lekuk atera du.


Erresaltea ekiditeko igo behar den lehen eskaladatxoan. Argazkia Lekuk atera du.


Lehen trepada honen amaieran. Honelako lekuetan hobe da ez eroritzea.


Lehen trepadatxoaren ondoren bigarren trepadatxo bat topatuko dugu. Lekuk ateratako argazkian Iker bigarren trepada honetara ailegatzen ikusi daiteke.


Nik eskuinerago hartu nuen. Honelako lekuetan oso baliagarria da pioleta erabiltzea. Argazkia Lekuk atera du.


Iker eta Leku azken trepada honetan murgilduta.


Bigarren trepadatxo honen ondoren, kanalarekin bat egingo dugu. Kanal honen bigarren erresaltea (guretzat lehenengoa izango zena) elurrik gabe zegoela ikusi ondoren, kranpoirik ez jartzea erabaki genuen (gerora erabaki hau hartu izanaz damutuko nintzen). Lekuk ateratako argazkian Asier, Josu eta hiruok azaltzen gara erresalte honetan. Oraindik ez nekien baina Asier dagoen puntuan ez aurrera ez atzera geldituko nintzen.


Ikerrek eta Lekuk erresaltetik kanpo bere ezker aldetik jo zuten. Argazkia Lekuk atera du.


Duela bi argazki esan bezela, erresaltearen ia amaierara ailegatzear nengoela ez aurrera ez atzera gelditu nintzen. Eskuin eskua presa txiki bat eta ezker oina koxka txiki batean jarriak nituela erresaltetik nola atera ezin izan nuen jakin eta tentsio handiko momentuak bizi izan nituen batez ere ezker hankako bikia igotzen hasi zitzaidanean. Nire marmarren artean, eta ahalik eta azkarren, Asier, Leku eta Ikerren artean erresaltearen amaieran dagoen zuhaitz batean bilgune bat jarri, soka bat bota eta gerrian lotu ondoren erresaltetik nolabait atera nintzen. Soka bera aprobetsatuz, Josu ere erresaltea gainditzea lortu zuen. Kuriosoa da tentsio handiko egoeratan pertsona bat zein berekoia bihurtzen den. Batak bere burua arriskuan ikusten du baina ez da konturatzen besteek ahal duten guztia egiten ari direla egoera honetatik ahalik eta azkarren ateratzeko.

Josu eta batez ere ni bigarren erresaltean ez aurrera ez atzera. Argazkia Lekuk atera du.


Asier bilgunea jarri ondoren soka nolabait zabaltzen. Argazkia Lekuk atera du.


Iker pausua aseguratzen. Argazkia Lekuk atera du.


Josu bigarren erresaltetik ateratzen. Argazkia Lekurena da.


Nik hestuasun guztiak pasa ondoren irrifartxo bat botatzen. Pausu honek leher eginda utzi ninduen. Argazkia Lekurena da.


Irudi bat mila hitz baino hobea dela esaten denez, hemen doakizue "erreskatearen" bideoa Lekuk grabatua.


Hestuasun guztiak amaituta eta dagoeneko kranpoiak jarri ondoren, bigarren erresaltearen bigarren zatia igotzen. Argazkiak Lekuk atera du.


Hemendik aurrera elurra topatuko dugu gailurrerarte.


Iker eta Leku igoerarekin gozatzen.


Asier aurretik bere gainean hirugarren erresaltea duela.


Asier hirugarren erresaltean.


Josu eta biok erresaltearen hasieran Asier bukatzen ari dela. Argazkia Lekuk atera du.


Ni erresaltearen erdialdean eta Asier lanak amaitzen. Argazkia Lekuk atera du.


Josu erresaltetik ateratzen...


...Iker azken pausuan...


...eta Leku erresaltetik ateratzen.


Oraindik ez dut ezer esan baina elurraren kalitatea bikaina topatu genuen, gogor-gogorra, azken bi urtetan ez bezelakoa. Honek igoera asko erraztu zigun gure hanketako bikien kalterako.

Josu hirugarren eta laugarren erresalteen arteko zatiaren hasieran.


Iker hirugarren erresaltea atzean utzi ondoren.


Aurretik duguna. Asier dagoen puntuan eskuineruntz hartzen da.


Josu eta Leku "bidegurutzera" ailegatzen.


Iker eta biok zati hontako punturik maldatsuenean. Argazkia Lekuk atera du.


10:20tan laugarren eta azken erresaltera ailegatu ginen.


Asier erresaltearen hasieran...


...eta erdialdean.


Asierrek eta Josuk erresaltea bere ezkerretik igo zuten, besteok berriz bere eskuinetik.


Iker erresaltearen erdiko zatian... Argazkia Lekuk atera du.


...eta erresaltearen amaieran. Argazkia Lekuk atera du.


Asierri ez zaizkio pilak amaitzen, bide osoan aurretik joan zen.


Hirugarren erresaltea amaitu ondorengo bideoa Lekuren ikuspuntutik...


...eta igoera bera nire ikuspuntutik. Elurraren kalitatea nabaritu daiteke.


Behin denak berriro batu ondoren kanalaren amaieraren bila.


Kanalaren amaieratik gora jarraitu genuen bidea nolabait markatu dut eta kanalaren amaieran topatuko dugun azken erresaltetxoa.


Goizeko 10:35ak. Leku berez kanala amaitzen den lekuan.


Aurretik duguna, Iker, Josu eta hauen aurrean azken erresaltetxotik gertu Asier ikusi daitezke.


Asier azken erresaltetxoan eta beste hiruok ailegatzen. Argazkia Lekuk atera du.


...atzera begirada Leku eta kanalaren amaiera.


Ni azken erresaltetxoan murgilduta...Argazkia Lekuk atera du.


...eta Leku erresaltetxoaren erdian.


Azken erresaltetxo honen ondoren Aketegi Erpinaren gailurra babesten duen harresiaren oinera aterako gara. Guk hartu genuen irteera hartzeko harresiaren eskuin aldera jo genuen.


Eskuin alde honetan itzaletan dagoen dagoen sarrera batekin topo egingo dugu. Sarrera hau amaierarte zuzen hartuz gero azkenean hartu genuen irteerarekin parez-pare geldituko gara. Baina hasieran esan bezela, gure lehen aukera Aketegi Erpinaren gailurrera ateratzen den kanala zer moduzkoa zen ikustea izan zen.

Asier, Josu eta Iker sarrerara hurbiltzen.


Oraingoz, nahiz eta hestuasun majoak pasa, denak nahiko zoriontsu. Argazkia Lekuk atera du.


Sarrera hontara sartu eta berehala 3-4 metro inguruko erresalte bertikal bat topatuko dugu. Asierrek eta Josuk zuzen eman zioten. Iker, Leku eta nik ordea, bere eskuinetik eman genion, gure ustez alderik errazena.

Asier erresaltearen zatirik zailenean eta ni bere eskuinetik emateko prest. Argazkia Lekuk atera du.


Josu erresaltearen eskuinetik eta Iker ezkerretik igotzen.


Zatirik teknikoena pasa ondoren Josu erresaltetik ateratzeko prest. Argazkia Lekuk atera du.


Josu erresaltea atzean utzi ondoren.


Behi erresaltea atzean utzi ondoren, metro batzuetan gora egin eta gailurrera eramaten duen irteera zuzenara iristeko ageriko zeharkaldi bat egin behar da. Zeharkaldiak 20-25 metro izango ditu baina oso agerikoa eta tentea da. Eskerrak helduleko "onak" dituen.

Josu eta Iker trabesian sartzeko prest. Argazkia Lekuk atera du.


Ageriko zeharkaldi honetan pioletak eta kranpoiak ongi sartzen dira, baina hobe hemendik behera erortzea ez bagara. Lekuk ateratako argazkian ni zeharkaldiaren amaieran eta Iker zeharkaldiaren hasieran ikusi daiteke.


11:00etan, zeharkaldia egin ondoren, azkenik irteera zuzenarekin topo egin genuen. Ikusten denez, irteeraren erdian bloke enpotratu bat dago, irteeraren zailtasunik nagusiena gure ustez.


Josuk arnesa jarrita ez zuenez eta jartzeko leku handirik ez zegoela ikusita, gero denok jarraituko genuen irteeratik gora segi zuen. Honetaz aparte Aketegi Erpineko gailurretik behera soka bat botako zigula esan zigun behar izanez gero bertatik igotzeko.

Josu gailurreruntz zihoan bitartean nik bilgunea prestatu nuen iltze bat eta friend batez lagundua. Lekuk ateratako argazkian iltzea nola sartzen ari naizen ikusi daiteke. Gero, iltzea hemen utzi genuen etorkizun baterako edo norbaitek aprobetsatu nahi badu.


Bilgunea jarri ondoren Asier irteera probatzera abiatu zen. Argazkia Lekuk atera du.


Asier bloke enpotratura eramango duen lehen trepada igotzen. Argazkia Lekuk atera du.


Blokeari lehen saiakeratxoa egiten. Argazkia Lekuk atera du.


Hainbat saiakera egin ondoren, azken saiakera egiteko prestatu zen. Ordurako Josuk beste soka gainetik bota zigun, argazkian ikusten den bezela.


Azkenean hainbat saiakeren ondoren eta irteera honetan Josuk botatako sokaz baliatuz "tranparik" egin nahi ez genuela erabaki ondoren, denok Josuk hartutako irteerara abiatu ginen.

Asier eta biok berriro ere ageriko zeharkaldian. Argazkia Lekuk atera du.


Lekuk ertzara eramango gintuen irteera markatzen. Irteeraren erdian dagoen bloke enpotratua ikusi daiteke.


Nahiz eta irteera zuzenatik atera ezinda ibili, ertzara aukeratutako irteerak erabat asetu gintuen. Beharbada Aizkorrin orain arte eginiko irteerarik dotoreena izan daiteke eta bi zati dauzka: erdian bloke enpotratu bat eta amaierako irteera. Bloke enpotratua bere eskuinetik pasatzen da errazen.

Leku bloke enpotratua pasa ondoren.


Asier bloke enpotratuan...


...gainditzen...


...eta gainditu ondoren.


Azken irteera bertikala da oso eta oso hestua (metro ingurukoa gutxi gora behera). Bertatik ateratzeko pioletak lurrean ongi jarri eta besoetatik tira egin behar da, momentu batean oinak aidean gelditzen dira eta.

Ni irteeratik irteteko prest. Argazkia Josuk atera du.


Azken esfortzua... Argazkia Josuk atera du.


...eta irten ondoren. Argazkia Josuk atera du.


Asierrek besoetatik tiraka irten baino, bi pareten artean gorputza enpotratuz atera zen. Argazkian irten ondoren. Argazkia Ikerrek atera du.


Irteera nolakoa den hobe ikusteko hona hemen Lekuk Asierri eginiko grabaketa. Bideoan ere Josuk tekonogia berriekin izaten dituen zailtasunak ikusiko dituzue.


Lanak amaitu ondoren, 11:50etan denak kanaletik irten ginen zoriontsu. Argazkia Ikerrek atera du.


Irteeraren argazkia.


Irteerak Aketegi Erpinetik 25-30 metroetara utzi gintuen. Bertara joan, traste guztiak jaso, ura edan eta zerbait jan eta beherunzko bidea hartu genuen, aurretik bertan topatu genuen mendizale bati gailur argazkia ateratzeko eskatu geniolarik.

Aketegi Erpinean.


Aketegiko bidean atzera begirada. Aketegi Erpina eta bertara igotzeko igo nahi genuen irteera zuzena ikusi daiteke, baita atzera bota gintuen bloke enpotratua ere. Argazkia Asierrek atera du.


Bueltatzeko beti Nardasakon kanala hartzen dugu Aketegiko gailurratik pasa ondoren. Oraingo honetan Aketegiko gailurra zapaldu ordez honen iparraldetik zeharkaldi bat egin genuen.

Trabesiaren hasieran. Argazkia Lekuk atera du.


...eta trabesia atzean utzi ondoren.


Atzera begirada, Egin nahi genuen kanala ikusi daiteke. Argazkian iritsi ginen lekua eta bilgunea non jarri genuen ere adierazi dut. Bilgunean iltze bat utzi genuen.


Zeharkaldia amaitu ondoren topatu genuen erlaitz txikia.


Zeharkaldiaren ondoren Aketegi mendiaren iparralderuntz abiatu ginen iganderako kanal berri bat "fitxatzeko" asmoarekin. Argazkia Lekuk atera du.


Argazki honetan hobe ikusi daiteke eginiko ibilbidea: ageriko trabesia, kanal zuzena eta bilgunea jarri genuen lekua, eta kresteriora irteteko hartu genuen irteera.


Josu Aketegi Erpina atzean duela...


...eta Iker Iraule eta Arbelaitz atzean dituela. Argazkiak Lekuk atera du.


Kanal berriren bat "fitxatu" ondoren Nardasakonera abiatu ginen...Argazkia Lekuk atera du.


...eta elurraren gogortasuna dela medio, zatiren bat hormari begira jaitsi beharrean izan ginen honelako lekuetan irristara batek zer dakarren badakigu eta. Argazkia Lekuk atera du.


Nardasakonera eramango gaituen azken malda jaisteko prest. Argazkia Lekuk atera du.


Iraule eta bere orratza hemendik izugarriak ikusten dira.


Dagoeneko Nardasakonen...Argazkia Lekuk atera du.


...eta honen azken metroetan. Argazkia Lekuk atera du.


Azkenean 13:45ak aldera berriro ere kotxera itzuli ginen, kanal berri bat egitearen zoriontasunarekin eta proiektu berriak topatu eta dastatzeagatik.


2 iruzkin:

  1. Earra! hau bai erreportaia motel! zoragarria!

    Hau datorren urterako gordeko dut, itzela iruditu bait zait.

    Aizkorriko Mendikatean egin dituzuen Erreportai guztienetatik ederrena agian, oso oso ona.

    Zorionak danori! agur bat kaudrilai!

    Segi gogor!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker artista!!!

    Ba gure artean hitzegiten ere gauza bera komentatu genuen, beharbada orain arte eginiko irteerarik politena izan dela, den den, pena irteera zuzena ez gainditzea.

    Egunen baten animatzen bazea, badakizu, kasu egin.

    ErantzunEzabatu